Oporrak hartu baino lehen 2. eta 3. zikloko ikasleok suhiltzaile parkea ezagutzera joan ginen, hango instalazioak ikusi genituen baita suhiltzaileen lana ezagutu ere. Oso irteera interesgarri eta aberasgarria izan zen.
Heldu ginenean Isabel izeneko suhiltzailea erakutsi zigun parkea, oso emakume atsegina eta alaia. Eskerrik asko Isabel!
Mota
desberdinetako kamioiak, anbulantziak.. ikusi
genituen, batzuk barrutik ere.
Gero simulakroak egiteko
erabiltzen dituzten kotxeak ikusteko aukera izan genuen ere, guztiz hondatutak.
“La jaula” izeneko
laberintoan sartu ginen, dibertigarria benetan!, Mangerarekin ere
ibili ginen, zer nolako pisua duen!, baina pila bat gustatu zitzaigun.
Bukatzeko pelikula interesgarri bat ikusi genuen, joan baino lehen kasko bana eta ariketatxo batzuk egiteko liburuxkak opari zizkiguten.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario