Ongi etorri gure eskolako blogera!

Kaixo lagunok!Blog hau eskolako partaide guztiak erabiltzeko sortu dugu. Beraz, zuen parte hartzea ezinbestekoa da.
Anima zaitezte!

2012/06/28

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA

Urtero bezala kurtso amaierako jaia ospatu dugu. Ostiralean izan zen eta oso ondo pasatu ginen. 
Hasteko eta kurtsoan zehar landutako proiektuari amaiera emateko (kulturartekotasuna) Etiopia eta Marruecoseko familiak etorri ziren beraien herrialdetako ezaugarriak eta ohiturak gurekin konpartitzera. Oso interesgarria izan zen.
Jarraitzeko patioan eta eskolako sarreran tailerrak montatu genituen eta eskolako ume guztiek izan zuten zukera parte hartzeko: karetak egiten, tatuajeak, aurpegiak margotu, pultserak eta lepokoak egiten, herri kirolak praktikatzen...
Amaitzeko ekitaldi eder bat egin genuen. Ekitaldi honetan 6. mailako ikasleak protagonista nagusiak izan ziren beraien agurra bizi zutelako. Eskolako ikasle guztiek parte hartu zuten dantza eta abestiekin. Honetaz aparte eskolako ama batzuk beraien herrialdetako janari tipikoak ekarri zituzten beste guztiok dastatzeko.
Oso egun polita izan zen! Zatitxo bat ikusteko aukera daukazue bideo txiki honetan:

No hay comentarios.:

Publicar un comentario