Ongi etorri gure eskolako blogera!

Kaixo lagunok!Blog hau eskolako partaide guztiak erabiltzeko sortu dugu. Beraz, zuen parte hartzea ezinbestekoa da.
Anima zaitezte!

Ikas Komunitateak

Gure eskolan Ikas Komunitateko proiektua da irakaskuntza ikaskuntza prozesuan gidatzen gaituena. Proiektu honekin  eskolako partaide guztien protagonismoa indartzea espero dugu lortu behar ditugun helburuetara heltzeko ezinbeztekoa dela pentsatzen dugulako.
Ibilbidea ez da izan oso erraza baina eguneroko lanean gustora gabiltza eta sekula baino gogo handiagoz lan egiten ari gara.
Hemen, ikusi ahal duzuen aurkezpenean erakusten dugu guri gustatzen zaigun filosofia eta lan egiteko era. Dena azaltzea oso zaila da baina laburpen bezala baliogarria dela uste dugu.

Behin Ikas Komunitateak proiektuan sartu, ametsen fasea egin genuen. Fase honetan gure eskolako partaide guztiak ametsetan jarri ginen: Zer nolako eskola nahi dugu guretzat?
Hona hemen argazki batzuk.
GRUPOS INTERACTIVOS
Esta es una metodología que nos ha aportado el proyecto y que creemos firmemente que nos ayudará a mejorar el desarrollo de las capacidades de nuestro alumnado.



IKAS KOMUNITATEAK MEXIKON

Hona hemen oso bideo interesgarri bat. Beste herrialdetan ere nola lantzen duten eskolako kurrikuluma proiektuaren bidez erakusten digu. Bideo osoa ikustea gomendatzen dizuegu.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario