Ongi etorri gure eskolako blogera!

Kaixo lagunok!Blog hau eskolako partaide guztiak erabiltzeko sortu dugu. Beraz, zuen parte hartzea ezinbestekoa da.
Anima zaitezte!

Kulturartekotasuna



Aurten Kulturartekotasunaren gaia lantzeko 6. mailako ikasleen jatorriak aukeratu ditugu kurtsoan zehar lantzeko eta hobeto ezagutzeko. Horretarako herrialde horietako ikasleak izan dira protagonistak. Beraiek azaldu dituzte ezaugarriak: geografia, musika, bitxikeriak, jolasak, hiztegi berezia... Oso lan interesgarria iruditu zaigu. Beraz, hurrengo ikasturtetan hildo berdinetik jarraitzea espero dugu.
Aste hauetan kurikulumeko gaietan oinarritu gara  ahal izan dugun espazio eta denbora gehien erabili ditugu herrialdearen ezaugarriak ezagutzeko.
Hemen ikusiko duzuena zatitxo bat bakarrik da. Orainarte landu ditugun herriak hauexek dira: Kuba, Errumani eta Ghana. Oraindik Ijitoen kultura, Guinea Bissau eta Prtugal geratzen zaizkigu.
Ikasturte amaieran Kulturarteko jardunaldiak ospatuko ditugu. Beraz, gehiago ikusi nahi baduzue gonbidatuta zaudete, beso zabalik hartuko zaituztegu.

KUBAKO ASTEA

Aste honetan Cuba izan da protagonista. Oriana, gure ikaslea, oso lanpetuta egon da eta ekintza askotan parte hartu du: ipuina aukeratu du, aurkezpena egin du eta kontatu du, mapa bat marrraztu du eta hiztegi bitxia bildu du besteok ezagutzeko.
Astean zehar bideoak ikusi ditugu, argazkien montajea, Cubako marrazki bizidunak... Gero geletan ariketak egin ditugu bai talde handian bai talde interaktiboetan. Hona hemen irakasle eta ikasleen artean egindako lanaren zatitxo bat. Oso aste polita izan da eta kubanoen alaitasuna eta poztasuna bizi izan ditugu. Gehiago jakin nahi baduzue gustora erakutsiko dizuegu egindako guztia.
Beraiek esaten duten moduan:
CHAO COMPADRE!



Hona hemen aste honetan  talde interaktiboetan egin ditugun ariketak, baliogarriak izanez gero har itzazue zuen eskolatan erabiltzeko.
Honetaz aparte Orianak José Martinek egindako olerki baten adaptazioa egin zuen eta ipuin bat idatzi zuen: "Los zapaticos de Rosa".
Olerkia irakurri eta gozo gozo entzun nahi baduzue, hemen daukazue You Tubeko bideoa.


Labur bilduz hemen daukazue aste honetako ekintzen aurkezpen txikitxoa:
 



ERRUMANIAKO ASTEA
Errumania ezagutzeko informazioa bilatzen hasi ginenean "El Conde Drácula" izeneko pertsonai famatu batekin topo egin genuen. Baina egia esanda Errumanian gauza interesgarri asko topatu genituen. Aste honetako protagonistak Roxana, Costi, Florin, eta batez ere Flor, dira. Aurkezpen honetan ikusi ahal izango dituzue herrialde honetako gauza asko.




GHANAKO ASTEA

Martxoaren 19tik 23ra Ghanakom astea ospatu genuen. Hirugarren kontinentea! Lehenengoz Amerika, gero Europa eta oraingoan Afrika!
Desmonek asko lagundu digu bere herrialdea ezagutzeko momentuan. Betidanik izandako aurreritziak baztertu behar izan ditugu. Hau dela eta, beti saiatzen gara mezu berdina zabaltzen: DENAK BERDINAK-DENAK EZBERDINAK.
Orain Ghanako herri desbrerdinak ezagutzeko aukera duzue eta baita animali eta landare bitxiak ere.

Publish at Calaméo or browse others.



Beste herrialdetan bezala, Ghanakom ipuin bat daukagu. Euskaraz idatzita dago baina Akanez grabatuta. Horretarako Desmonden lehengusina etorri zen eskolara eta ipuin osoa kontatu zigun. Neska honek Jenifer du izena eta Errekaldeko institutuan ikasten du. Eskerrik asko Jenifer.

Hemendik aurrera geratzen zaizkigun kulturak ezagutzeko eta egindako lanarekin gozatzeko, irudian klik egin izango duzue aukera. Irudiak sortutako Site batera eramango zaituzte: "Gure kulturak". Hor dagoen guztia erabilgarria da nahi duzuenentzako.



No hay comentarios.:

Publicar un comentario